Autoa Berlin mendebaldeko Charlotteburg auzotik igarotzen ari zela zartatu da. Lehen datuen arabera, gidaria da hildakoa. Iturri ofizialek baieztatu dutenez, ibilgailuaren barruan edo azpialdean zegoen lehergailua. Lekukoen arabera, eztandaren ostean, su hartu du autoak.
Hasieran, segurtasun indarrek leihoak ixteko eta etxean geratzeko eskatu diete auzokoei, leherketa gehiagoren beldur. Baina laster esan dute ez dagoela leherketa gehiago izateko arriskurik.
"Ezin dugu esan zerk eragin duen leherketa. Ikerketa hasi besterik ez dugu egin. Auzitegiko medikuak bertan dira, eta aztarnak ikertzen ari dira. Laster izango dugu informazio gehiago", azaldu du Berlingo poliziaburu Michael Merklek.