Mundua

Bordelen 78 urteko emakume bat hil da 'E.coli' bakterioak eraginda

Berria.info
2011ko uztailaren 2a
19:03
Entzun

France24 telebista kateak jakinarazi du Bordelen (Okzitania) 78 urteko emakume bat hil dela 'E.coli' bakterioaren eraginez. Dirudienez, ekainaren 24ean ospitaleratu zuten giltzurrunetan eta odolean hainbat arazo aurkitu ostean. Bordeleko Osasun Agentziak azaldu du, ordea, emakumeari atzemandako bakterioa ez dela Alemanian 50 hildako eragin dituen berbera. 

Bordeleko Ospitalean badaude E.coli gaitzak jota dauden beste zazpi gaixo, eta horietatik seik dute Alemaniako bakterio berbera, hain zuzen ekainaren 8an azoa batean zopa jan zutenek. Horien egoera egonkorra dela jakinarazi dute osasun arduradunek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.