Bordelen emakume bat hil da 'E.coli' bakterioaren eraginez

Erredakzioa
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Bordelen (Okzitania) 78 urteko emakume bat hil da E.coli bakterioaren eraginez. France24 telebista kateak jakinarazi du albistea. Bordeleko Osasun Agentziak zehaztu du ekainaren 24an ospitaleratu zutela emakumea giltzurrunetan eta odolean hainbat arazo zituelako, baina atzemandako bakterioa ez da Alemanian 50 hildako eragin dituen berbera —E.coli 0104 anduia da orain arte hildakoak eragin dituena—. Emakumeak ez zuela kimurik jan adierazi dute.

Bordeleko ospitalean badaude gaitzak jota dauden beste zazpi gaixo, eta horietatik seik dute Alemaniako bakterio berbera. Horien egoera egonkorra dela jakinarazi dute osasun arduradunek. Iragan ekainaren 8an hirian izandako azoka batean egon ziren gaixo horiek guztiak, eta, antza denez, denek jan zuten kimuak zituen zopa bat.

Bakterioaren jatorria Egiptoko kimuetan dagoen susmoa dute orain ikerlariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.