Irak

Borroka handiak Basoran, miliziano xiiten eta armadaren artean

Gutxienez 30 lagun hil dira eta 65 zauritu.

2008ko martxoaren 25a
18:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Muktada Al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileen eta Irakeko armadako soldaduen artean borroka handiak gertatzen ari dira azken orduetan Basoran, azken hilabeteetako gogorrenak, eta, Irakeko Gobernuko Barne Ministerioaren arabera, gutxienez 30 lagun hil dira eta 65 zauritu.

Ke beltza ikusten da Basora gainean eta tiroketak entzuten dira hiri guztian. Halaber, borroketan milaka miliziano eta soldadu ari direla parte hartzen diote, eta memtrailadoreak, morteroak eta bazokak ari direla erabiltzen.

Basora da Irakeko bigarren hiririk handiena, eta Bagdad hiriburutik 550 kilometro hegoaldera dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.