Bosniako gerragatik kondenatuetako batek bere buruaz beste egin du
ZAGREB. Slobodan Prajlak jeneralak bere buruaz beste egin du Jugoslaviako Nazioarteko Zigor Auzitegian, pozoia edanda. Hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten Prajlaki, gerra krimenengatik. Besteak beste, zibilen heriotzak, kanporaketak eta torturak egin izana leporatu zioten. Epaiari apelazioa jarri zion, baina atzo hura berretsi zuen auzitegiak. Erabakia entzun bezain laster, pozoi bat edan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu