Palestina

Bost palestinar, horien artean bi haur, zauritu ditu gaur Israelgo Armadak

Azken bi egunetan 32 palestinar hil dira israeldarren erasoaldietan, horien artean zortzi haur. Egoera salatzeko Hamasek deituta milaka palestinar kalera irten dira gaur. Israelgo Defentsa ministrordeak haien kontrako erasoak jarraitzen badute Gazan “holokaustoa” egon daiteekela ohartarazi du.

2008ko otsailaren 29a
17:25
Entzun
Israelgo Armadaren erasoek beste egun batez jarraitzen dute Gazan: gaurkoan bost palestinar zauritu ditu, horien artean bost eta sei urteko bi haur. Hiru aire eraso egin dituzte israledarrek Gaza iparraldean Beit Lahai eta Jabaliako errefuxiatuen esparru batean, hain zuzen ere.

Moawiya Hasanin Gazako Osasun Ministerioko larrialdi zerbitzuetako zuzendariak emandako datuen arabera, pasa den asteazkenetik hona 32 palestinar hil dira Israelgo Armadaren erasoaldietan: 29 Gazako pasabideean eta hiru Zisjordanian. Horien artean zortzi adingabeko daude, baita sei hilabeteko haur bat ere. Gaur goizaldean lau palestinar hil dira Gazako pasabidean; Jan Junes herrian, bi palestinar hil dira misil batek harrapatuta. Etxe bat ere erasotu dute Jabaliako errefuxiatuen esparruan, hamar hildako utziz. Hamasen eraikin baten aurka ere hiru misil jaurti dituzte, eta hainbat zibil zauritu dira.

Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak deituta milaka palestinar kalera atera dira gaur eraso horiek salatzera. Horien artean hainbat ume zeuden, eta “umeen sarraskia” geldiarazteko eskatu diote Israeli. Israelen aurkako leloak, eta Israelera misilako botatzearen aldeko oihuak entzun ahal izan dira.

Hamasek ostiraleko otoitzen ostean manifestatzera deitu ditu palestinarrak Israelek herrialdearen aurka egiten dituen erasoaldiak gaitzesteko. Gainera, “arabiar eta islamiarrei palestinar herriarekiko elkartasun deialdia” zabaldu die.

Matan Vilnai Israelgo Defentsa ministrordeak Gazatik Israelen kontra suziriak botatzen jarraitzen badute –atzo Gazatik hamarren bat bota zituzten- egoera “holokaustoan” amai daitekeela ohartarazi du. Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak gobernuko ministro eta goi karguekin Gazako egoera aztertuko duela jakinarazi du datorren asteburuan. Bitartean hainbat diputatuk garrantzi handiko interbentzioa egin dezan eskatu diote. Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak Gazan indar handiko operazio bat martxan jartzea aztertzen ari direla ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.