KATALUNIA

Botoa delegatzeko eskaera egin du Antoni Cominek

Presidentegai baten balizko inbestiduran gehiengo sinplea edukiko luke subiranismoak, Parlamentuko Mahaiak ERCko diputatu erbesteratuaren eskaera onartzen baldin badu.

Comin, pasa den azaroan Bruselan. STEPHANIE LECOCQ / EFE
Igor Susaeta.
2018ko apirilaren 23a
07:32
Entzun

Mahaia bihar da biltzekoa, 10:00etan. Cominen eskaera onartzen badu, JxC Junts Per Catalunyak eta ERC Esquerra Republicanak gehiengo sinplea lortuko lukete presidentegai baten balizko inbestiduraren bigarren bozketan. 66 boto batuko lituzkete, unionistek baino bat gehiago. Bide batez, ez lukete CUPen lau botoen beharrik edukiko.

Carles Puigdemontek (JxC) ere botoa delegatzeko eskaera egin zuen duela aste batzuk, eta jada bi osoko bilkuratan gauzatu ahal izan du bere eskubidea, Elsa Artadi parlamentariaren bidez.

Comin joan den azaro hasieran erbesteratu zen Belgikara, eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak haren kontrako euroagindua ezarri zuen duela hilabete. Deklaratu zuen Bruselan, eta behin-behinean aske dago.

ERCko iturriek jakinarazi dutenez, joan den apirilaren 9an sinatu zuen botoa delegatzeko eskaera.                                                                                                   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.