Globalizazioaren kontrako ekintzaile eta Via Campesina nekazarien aldeko erakundeko buruzagi Jose Bovek azken unean aurkeztu zituen, atzo, Frantziako presidentetzarako bozetan lehiatu ahal izateko derrigorrezkoak diren gutxieneko 500 hautetsi publikoen sinadurak. Bovek esan zuen uste zuela «sinadura aski» lortuak zituela, bart oraindik Frantziako kolonietako sinadurak -ordu ezberdintasunagatik gaurko goizaldean ixten zen haiek jasotako epea- jasotzea geratzen baitzitzaion.
Dena dela, Konstituzio Kontseiluko 30 juristak sinadura guztiak aztertu arte ez da jakingo apiril-maiatzeko bozetan lehiatzerik izango duen. Kontseiluak asteburuan aztertuko ditu haren aldeko sinadurak, baita beste 11 hautagaiek bildutakoak ere. Datorren astelehenean emango dute argitara hautagai ofizialen zerrenda.
Hautetsi anitz dituzten alderdietako hautagaiek aisa bildu dituzte sinadurak, hala nola UMP eskuineko alderdiko Nicolas Sarkozy, PS alderdi sozialistako Segolene Royal, UDF zentristako François Bayrou eta PCF alderdi komunistako Marie-George Buffetek.
Bovek hautagai izateko sinadurak lortu ditu, baina onestea falta da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu