Bretainia bateratzearen aurka bozkatu du Loire-Atlantique departamentuko kontseiluak

Kontseiluko ordezkari gehienek Frantziako Estatuari eskatu diote erreferendum bat antolatzeko.

mikel rodriguez
2018ko abenduaren 17a
07:10
Entzun

Frantziako Errepublikaren lurralde egiturak bitan banatzen du Bretainia: alde batetik, Bretainiako eskualdea dago, lau departamentuk osatzen dutena eta lurralde historikoaren zati gehiena hartzen duena; bertzalde, berriz, Loire-Atlantique departamentua, Naoned (Nantes) hiriburutzat duena, eta Pays de la Loire eskualdearen zati dena. Partizioaren aurkako mugimenduak 100.000 sinadura bildu ditu kontseiluari eskatzeko galdegin dezala Loire-Atlantique Bretainia eskualdean sartzea —botoa emateko eskubidea dutenen %10 dira sinatzaileak—, baina kontseiluko 62 kideetatik 30ek aurka bozkatu dute gaur, eta alde soilik hamahiruk —hamabortzek abstentzioa eman dute, eta lauk ez dute bozketan parte hartu—.

Kontsentsu handiagoa eduki du erreferendum baten eskaerak, 55 ordezkarik egin baitute alde. Eskatu dute erreferendum hori Loire-Atlantique departamentuan ez ezik, Pays de la Loire eskualde osoan eta Bretainia eskualde osoan egiteko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.