Burkina Fasoko armadak Yacuba Isaac Zida koronela izendatu du presidente
UAGADUGU. Blaise Compaore presidenteak dimisioa eman ostean, Honore Nabere Traore jeneralak hartu zuen behin-behinean agintea Burkina Fason. Baina, atzo, armadak Yacuba Isaac Zida izendatu zuen presidente. Oposizioak armadaren esku hartzea gaitzetsi du, eta egunotan manifestazioak izan dira. Datu ofizialik ez dagoen arren, hango hedabideek argitaratu dutenez, gutxienez 30 lagun hil dira, eta beste 90 zauritu. Boli Kostara egin du ihes Compaorek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu