Honduras

Buruzagi indigena bat hil dute Hondurasen, bi astean bigarrena

Tiroz hil dute 38 urteko Nelson Garcia, 150 familien kanporatu izanaren aurka protestatzen ari zela.

Berta Caceres burzagi indigenaren hilketa salatzeko egindao agerraldia, joan den astean. STR / EF
arantxa elizegi egilegor
2016ko martxoaren 16a
08:12
Entzun

Ustez jabetza pribatu batean zeuden 150 familia indigena etxegabetzen ari ziren segurtasun indarrei aurre egiteagatik hil dute Nelson Garcia buruzagi indigena. Poliziako iturriek adierazpen ofizialik egin ez duten arren, Copinh Herri Indigenen Erakundeen Hiritar Batzordeak egin du salaketa. Haren arabera, 38 urteko ekintzaileak aurre egin zien indigenak "indarrez" kanporatzen ari ziren segurtasun indarrei, eta haiek tiroka erantzun zioten.

Ez da hamabost egun ere igaro, beste buruzagi indigena bat hil zutela. Berta Caceres La Esperanzako bere etxean hil zuten. Komunitate lencako eta nekazari mugimenduetako buru zen, eta giza eskubideen defendatzailea ere bai. Caceresek berak komunitate indigena horretako buru ugariren hilketak salatu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.