Castrori ebakuntza handia egin diotela onartu du Alarconek, baina nabarmendu du oso ongi ari dela osatzen, eta bizitza publikora itzultzeko atsedena baino ez duela behar.
Kubako Legebiltzarreko presidenteak esan du atzo Castrorekin egoteko aukera izan zuela, eta "erabat bere kordean, eta beti bezala adoretsu" aurkitu zuela. "Ordu erdi inguruz mintzatu ginen, hainbat gauzar buruz: munduan gertatzen ari denaz eta [bere aginte-lagatzearen] iragarpenak izandako eraginaz". Kubako agintari nagusia "guztiz esna eta oso adi" dagoela erantsi du.
Nolanahi ere, Alarconek ez du eman Castroren osasunaren inguruan orain arte zabaldu direnez aparteko xehetasunik: ebakuntza handia egin diotela baina ondo ari dela sendatzen azpimarratu du; hau da, halakoetan ohikoa den prozesua ari dela jarraitzen. Kubako agintari nagusiaren arazoa "lan zama handia" dela nabarmendu du.
Kuba
Castro "bere kordean, esna eta adi" dagoela ziurtatu du Alarconek
Fidel Castro Kubako buruzagi nagusia ondo ari da sendatzen egin berri dioten ebakuntzatik; areago, "bere kordean, esna eta adi" dago, eta Kubako zein nazioarteko gaiak arreta handiz jarraitzen ari da. Ricardo Alarcon Kubako Legebiltzarreko presidenteak behintzat hala ziurtatu du AEBetako =l Democracy Now==http://democracynow.org/=l (Demokrazia orain) komunikabide sarean egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu