Mundua

Chavezek hirugarren agintaldia hasi du, Venezuelaren "salbazioa sozialismoa" dela esanez

2007ko urtarrilaren 10a
15:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Hugo Chavezek Venezuelako presidente kargua hartu du gaur, hirugarren aldiz jarraian, abenduaren 3ko hauteskundeetan botoen ia bi heren jasoz irabazi ondoren. 1999tik da da hango presidente. "Sozialismorako bidea egin behar dugu, hori delako Venezuelaren salbazioa", esan du. "Ezinezkoa da berdintasuna lortzea sozialismoa gabe". Hauteskundeak irabazi zituenetik, hirugarren agintealdi honetan "iraultza bolivarianoa" sakonduko duela agindu du Chavezek.

Kargua hartzeko ekitaldiak Simon Bolivarren hilobian loreak jarriz hasi ditu Chavezek, hau da, Venezuelaren eta Latinoamerikako beste hainbat herrialderen independentziaren aitari omen eginez.

52 urte dauzka Chavezek eta 6 urteko agintaldia hasi du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.