Minbizia duenetik laugarrenez egingo diote ebakuntza Chavezi, baina oraingoan lehen aldiz aipatu du boterea utzi behar izateko aukera. Agerraldi bat egin zuen, minbizia berriro sortu zaiola iragarri eta, gobernua utzi behar izatekotan, haren oinordekoa izendatzeko.
Duela bi hilabete irabazi zituen hauteskundeak Chavezek, eta beste presidente bat egiteko hauteskundeak egin behar badituzte, Nicolas Madurorentzat eskatu zuen botoa. Venezuelako presidenteordea da gaur egun Maduro.
Atzo eman zion herrialde horretako parlamentuak Chavezi Kubara bidaiatzeko baimena.