Che atzeman zuen jenerala atxilotzeko agindu dute

2012ko urriaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LA PAZ. Evo Morales Boliviako presidentea hiltzeko konplot batean parte hartu izana egotzita, lau militar atxilotzeko agindua eman du epaile batek. Horien artean dago Gary Prado Salmon jeneral ohia, 1967an Ernesto Guevara, Che atzitu zuen militar erretiratua. 2009tik etxean atxilo daukate, baina unibertsitatean klaseak emateko baimena du. Denera, 39 lagun akusatu dituzte konplotean parte hartzeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.