Eskozian egin dio BERRIAk elkarrizketa Clara Ponsatiri. Astelehenean beteko da urtebete bera kide zen Kataluniako Gobernuak independentziari buruzko erreferenduma egin zuela. Hauek dira elkarrizketan esan dituenetako batzuk:
- "[Gobernura iristean] Shockik handiena izan zen ikustea zein gutxi hitz egiten genuen politikaz gobernu hartan. Beste bulegoetan eztabaidatzen zen, gobernuan ez".
- "Ostiral hori [urriak 27] baino lehenago erabakita neukan eguna iristen zenean alde egingo nuela".
- "Ni oso haserre nago [gaur egungo] egoera honekin, nazka ematen dit. Hegemoniaren borroka hutsa da".