Coelho gogor zigortu dute Portugalgo udal bozetan
LISBOA. Aspaldiko jipoirik handiena hartu du PSD Alderdi Sozialdemokratak Portugalgo udal hauteskundeetan, PPD bazkidearekin batera botoen %16,75 eta 81 alkatetza besterik ez baititu lortu. Lisboa, Porto eta Sintra galdu dituzte. Pedro Passos Coelho lehen ministroak esan du egiten ari diren politikagatik «ordaindu beharreko prezioa» dela. PS Alderdi Sozialista izan da garailea, botoen %36,26 eta 134 alkatetzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu