Joan zen ostiralean aurkeztu zuen dimisioa Colin Powell AEBetako Estatu idazkariak. Gaur, berria baieztatu du Etxe Zuriak, eta ordezkoa aurkitu arte lanean jarraituko duela jakinarazi dute.
Datozen orduentan beste lau kargu inguruk ere dimititzea espero da.
AEB-AK
Colin Powellek dimititu egin du
Etxe Zuriak baieztatu duenez, Colin Powell AEBetako Estatu idazkariak dimisioa aurkeztu zuen joan zen ostiralean. Hala ere, bere ordezkoa aurkitu arte ez du kargua utziko. Powellek utzitako kargua nork hartuko duen ez dago argi, baina Alderdi Errepublikanoko iturriek John Danforth AEBek Nazio Batuetan duten enbaxadorea eta Condoleezza Rice Segurtasun Nazionalerako aholkularia aipatzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu