mundua

Dagoeneko 120 lagun hil dira Myanmar eta Thailandiako lurrikaran

Bi herrialdeen muga aldean izan da, 6,8 gradukoa. Myanmarren izan dira hildako gehienak.

2011ko martxoaren 25a
16:47
Entzun

[GoogleMaps]Birmania == == 4[/GoogleMaps]

Ritcher eskalan 6,8 graduko lurrikara izan da bart Myanmar eta Thailandiaren arteko mugan eta, ondorioz, gutxienez 120 lagun zendu dira, Gurutze Gorriak Time aldizkari estatubatuarrari jakinarazi dionez. Dena den, baliteke hildako gehiago egotea. Shan estatua errebeldeen kontrolean dago, eta haien arabera 130 dira hildakoak, eta 230 lagun egongo lirateke zauriturik. Gobernu iturriek 77 hildako eta 111 zauritu aipatzen dituzte oraindik, baina datozen orduetan agintarien balantzeak gora egitea espero da, erreskateko zerbitzuak Shan estatura heltzen diren heinean.

Jende gehien Myanmarren hil da, ipar-ekitaldean, mendialdean. Lurrikarak hango ehunka eraikin txiki bota ditu.

50 hildako haietatik hogei Shan estatuko Tarlay herrian izan dira. Gertu izan da lurrikararen epizentroa, han 20:55 zirela —Chiang Mai Thailandiako bigarren hiririk handien eta turismoaren gunetik 82 kilometro iparraldera—. Beste hamazazpi lagun Tachilek-en zendu dira, kuartel militar batean zeuden soldaduak eta zibilak.

Kalte materialak handiak dira, eta 390etik gora eraikin -etxebizitzak, monasterioak eta gobernuaren egoitza ezberdinak tartean- guztiz suntsiturik daude, hedabide ofizialen arabera.

Myanmarreko armadaren presentzia nabarmen ugaritu da zonaldean. Myanmarreko Batzorde Militarrak harturiko erabakia izan da Time-ko korrespontsalaren arabera, Nargis zikloiak duela hiru urte eragindako hondamendiaren aurrean nazioarteko komunitateak eginiko kritikak ez errepikatzeko hartutako erabakia da. Nargis-ek 138.000 hildako utzi zituen gutxienez 2008an.


 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.