Mundua

Dagoeneko 50 dira gutxienez Iraken eraso suizida batean hildakoak, gehieneak xiiak

Ekintzaile suizida poliziaz mozorrotu eta Basoran xii erromes artean nahastuta zartarazi du gainean zuen bonba.

2012ko urtarrilaren 14a
13:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Atentatu odoltsua izan da gaur goizean Iraken. Ekintzaile suizida batek gutxienez 50 lagun hil ditu Basoran, 11 polizia tartean, gainean zuen bonba zartarazi duenean. Hiriko agintariek jakinarazi dutenez zauritutakoak ehun baino gehiago dira.

Azaldu dutenez, ekintzailea poliziaz mozorrotu da lehenik, eta xii erromesen aurka burutu du erasoa. Hildako kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute Basorako ospitaleetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.