Jaime Ignacio del Burgo UPNko diputatu zen PPren taldean, 2001ean, 500.000 pezeta jaso zituenean (3.000 euro). Baieztatu du Barcenasen ustezko paperetan berari buruz jarritakoa egia dela, baina gainerako guztiaz «ideiarik ere» ez duela argitu du. Del Burgo bezala gehiagok onartu dute zerrenda horietako diru kopuruak jaso izana, besteak beste, Pio Garcia Escudero Senatuko presidenteak, Jaume Matas Balearretako presidente ohiak, Basta Ya erakundeak.
Enpresarien artean, berriz, Juan Miguel Villar OHLko presidenteak Luis de Rivero Sacyr Vallehermosoko presidente izandakoak eman dute ustez diru gehien. Biek ukatu egiten dute.
Del Burgok baieztatu du egia dela bere izenean agertzen den oharra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu