Txileko eskoletan ikasleek hemendik aurrera ez dute ikasiko 1973tik 1990era bitartean diktadura militar bat jasan zutenik. Izan ere, Sebastian Piñera presidentearen gobernuak eskola liburuetatik «diktadura» hitza ezabatzea erabaki du, eta horren ordez, «erregimen militar» adierazpena erabiltzea. Erabakiak haserrea sortu du oposizioan, eta ezkerreko alderdiek Augusto Pinocheten diktadura «eufemismoen» bidez leundunahia egotzi diote.
«Diktadurak diktadurak dira,eta ez dute bestelako izenik», kritikatu du Eduardo Frei senatariak eta presidente ohiak. Hugo Gutierrez Alderdi Komunistako kideak Piñeraren gobernua historia «faltsutzen» saiatzen ari dela dio, eta «diktadura» hitza ezabatzea gainbeheran dagoen gobernu baten ondorio dela.
«Mundu guztiak daki Txilen hamazazpi urtez jasandakoa diktadura bortitza izan zela, non giza eskubideak urratu ziren, ez zenaskatasunik egon, jazarpena eguneroko ogi izan zen, eta hildakoak eta desagertuak egon ziren», adierazi du, bestalde, Isabel Allende Salvador Allende presidente ohiaren alabak eta senatariak. Erabakia«negargarritzat» jo du, bere ustez beharrezkoa baita diktadura egon zela onartzea, iraganeko akatsak ez errepikatzeko, eta ondorengo belaunaldiek ikas dezaten «demokrazia ez dela sekula hautsi behar».
Harald Beyer Hezkuntza ministroak, berriz, erabakia defendatu du, baina Pinochet diktadura bateko buru izan zela onartzeko arazorik ez duela dio. «Mundu guztian erabiltzen den terminoa erabili nahi izan dugu, espresioa orokorrago bat besterik ez da», azaldu du garrantzia kendu asmoz. Erabakia politikoa izan dela ukatu du, eta dio ez dutela diktadura defendatzen duten horien «erremina» saihesteko egin. Hain justu, Piñeirak Batasun Demokratiko Independentea eskuineko alderdiari esker dauka gehiengoa Legebiltzarrean, Pinochet babestu zuen alderdia, hain justu. Urteetan zehar jazarpena ukatu duten eskuineko alderdiek pozik agertu dira gobernuaren neurriarekin.
'Diktadura' hitza ezabatu du ikasliburuetatik Sebastian Piñerak Txilen
'Erregimen' hitzarekin ordezkatu dute; ezkerreko oposizioak errealitatea zuritu nahia egotzi dio presidenteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu