munDUA

Dimisioa eman du Japoniako Finantza ministroak, Erromako agerraldiko jarreragatik

G7ren batzarraren osteko prentsaurrekoan mozkor itxura eman zuen Nakagawak, berak edanda zegoela ukatu duen arren.

2009ko otsailaren 17a
18:55
Entzun
Asteburuan Erroman G7ren bileraren ondorengo prentsaurrekoan mozkor itxura eman zuen Shoichi Nakagawa Japoniako Gobernuko Finantza ministroak, eta hori dela-eta gaur dimisioa emango duela iragarri du berak, kritika gogorrak jaso baititu.

Nakagawak, dena den, esan du ez zegoela edanda, baizik eta jarrera hura medikamenduaren ondorioa izan zela -gaixorik omen zegoelako-, baita ordu aldaketarena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.