2002ko urriaren 5ean Poliziak sarekada egin zuen Stormonteko Legebiltzarreko bulegoetan. IRA Irlandako Armada Errepublikanoaren "espioitza sarea" atzeman zuela argudiatu zuten eta Sinn Fein alderdi errepublikanoko hiru kide atxilotu zituzten. Akusazioek zalaparta handia eragin zuten eta Tony Blairrek erakunde autonomoak bertan behera utzi zituen. Orain bi aste, baina, Fiskaltzak espiotzaz akusatutako Ciaran Kearney, William Mackessy eta Denis Donaldsonen aurkako salaketak erretiratu zituen, ez zegoelako beraien aurkako frogarik.
Guzti hori, "oso kontuz eta helburu politikoekin eraikitako gezur bat" zela azpimarratu du gaur Sinn Feinek, eta auzi hartan akusatutako Denis Donaldson bota egin dute alderditik, sator bat zela uste dutelako.
irlanda
Donaldson Sinn Feinetik bota dute, satorra dela uste dutelako
Sinn Feinek jakinarazi duenez, Britainia Handiko poliziarentzat lanean jardun duen beren alderdiko kargu garrantzitsu bat bota dute: Denis Donaldson. Ulstergo Asanbladako kidea zen Donaldson, eta 2002an atxilotu egin zuten Sinn Feineko beste bi kiderekin batera, IRA Irlandako Armada Errepublikanoaren "espioitza sarea" osatzea leporatuta. Adamsek esan du Stormonten ez zela egon Sinn Feinen espioitzarik, eta guzti hori "arrazoi politikoengatik oso kontuz eraikitako" gezur bat izen zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu