Sei aste horietan diputatuek ez badute hitzarmenik lortzen, berriro ere, uda garaian,autonomia bertan behera uzteko eskumena izango du Erresuma Batuko Gobernuak. Hala ere, protestanteen martxak tarteko hain gatazkatsua izaten den uda sasoia igaro ostean, irailean, berriro abian jarriko lukete Stormonteko Legebiltzarra, eta diputatuek azaroaren 24 arteko epea izango lukete Gobernua hitzartzeko. Ahalegin horrek ere porrot egingo balu, bitartekari lana utziko luketela ohartarazi dute Dublin eta Londresko gobernuek.
Alderdi unionistak (DUP eta UUP), proposamen horren alde agertu dira. Errepublikanoak, berriz, (Sinn Fein eta SDLP) ez daude oso gustura, Ostiral Santuko akordioak murrizten dituela uste baitute. Hala ere, ahalegin hori egiteko prest daude.
Nolanahi ere, abertzaleek uste dute unionisteko Legebiltzarrean duten gehiengoa gobernuaren eraketa, eta, bidenabar, prozesua oztopatzeko erabil dezaketela.
Irlandako prozesu korapilatsuan azken zailtasuna Denis Donaldsonen hilketa izan da. Dublinen eta Londresen proposamenerako bi egun falta zirela, Sinn Feinen barruan britainiarren espioia izandako hil dute tiroka, eta errezelo handiak sortu dira alde guztietan. IRAk hilketa horrekin ez duela zerikusirik ziurtatu du; Sinn Feinek, berriz, gaitzetsi egin du, eta prozesuaren kontrakoek egin dutela salatu du. Unionistek, berriz, IRAri egozten diote hilketa.
Irlandako prozesua
Dublinek eta Londresek azaroaren 24 arteko epea eman dute Irlanda iparraldean Gobernua eratzeko
Armaghen (Irlanda iparraldea) aurkeztu dute gaur autonomia plana Bertie Ahern Irlandako Errepublikako lehen ministroak eta Tony Blair Erresuma Batukoak. Egitasmoaren helburua Irlanda iparraldeari 2002an Londresek etendako autonomia itzultzea da, eta horretarako bi epetako plana proposatuko dute Ahernek eta Blairrek: maiatzaren 15ean beren eskumenak itzuliko dizkiete etendako Legebiltzarreko 108 diputatuei. Ondoren, gehienez ere azaroaren 24 arteko epea izango dute unionisten eta errepublikanoen artean Gobernua hitzartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu