Ukraina

Dumak oniritzia eman dio Krimea eta Sebastopol Errusiara batzeko itunari

Errusiar federazioko kontseiluak onartzea besterik ez da falta Putinek hirurak elkartuko dituen legea aldarrikatzeko. 

Ukrainako militarrak itsas armadaren basea uzten, atzo. A. P., EFE
Maialen Unanue
2014ko martxoaren 20a
08:24
Entzun

Dumak berretsi egin du Krimea eta Sebastopol Errusiara batzeko ituna: 443 diputatuk alde bozkatu dute, eta bakarrak aurka. Orain errusiar federazioko kontseiluari dagokio berrestea; bihar egingo du. Behin hori gertatzen denean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak hirurak batuko dituen legea aldarrikatzeko atea irekita edukiko du.

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroaren arabera, Krimea eta Sebastopol Errusiara batzea asteon formalizatuko da juridikoki. Hala azaldu du errusiar federazioko atzerri ministroen bilera batean, tokiko agentzien arabera. Gaur bildu Duma, eta Errusiaren eta Krimearen arteko ituna berretsi du: Lavrovek aurkeztu die diputatuei konstituzio lege proiektua.

Atzo onartu zuen Errusiako Auzitegi Konstituzionalak itun hori bat zetorrela Errusiako Konstituzioarekin.

Gaiduk, aske

Sergei Gaiduk Ukrainako armadako buruzagia aske utzi dute. Sergei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak haren alde egin ostean izan da. Atzo atxilotu zuten Gaiduk, zibilek ukrainar armadaren kuartel bat hartu ostean. "Galdera batzuk" erantzun behar zituelako atxilotu zuten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.