Irlanda

DUP eta Sinn Fein ados jarri dira Justizia eta Barne sailei eskumenak itzultzeko

Irlanda iparraldeko Gobernuko bazkideak ez dira ekainetik bildu; etzi batzartuko dira berriro. Bake prozesuaren "azken eragozpena" gainditu dutela esan du Peter Robinson lehen ministroak.

2008ko azaroaren 18a
19:11
Entzun
DUP Alderdi Demokratiko Unionistak eta Sinn Feinek desblokatu dute Irlanda iparraldeko Gobernuan ekainetik zuten arazoa, Justizia eta Barne sailei eskumenak itzultzeko adostasuna lortu dutelako gaur. Bi alderdiak daude exukutiboan eta ekainetik ez dira bildu. Saint Andrewsko (Eskozia) 2006ko hitzarmenaren arabera, 2008rako behar zituzten eskumen horiek.

Peter Robinson (DUP) lehen ministroak eta Martin McGuinness (Sinn Fein) lehen ministrordeak jakinarazi dute etzi batzartuko dela berriro Gobernua, baina aitortu dute Londresek Belfasti eskumen horiek emateko egutegia falta dela oraindik.

Irlanda iparralderako fiskal nagusia izendatzea da akordioetako bat, baita Justizia Ministerioa sortzea ere. "Uste dugu gizartearen konfiantza irabazteko akordioa dela. Justizia eta Barne sailei eskumenak itzultzea zen hona bakea eta demokrazia ekarriko dituen prozesuaren azken eragozpena", esan du Robinsonek. "Ea orain etenik gabe funtzionatzen dugun", adierazi du McGuinnessek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.