Atzodanik ari ziren hainbat iturri Shevardnadze Alemaniara erbesteratuko zela esaten. Izan ere, herrialde horretako Baden-Baden hirian etxe bat erosi du Georgiako presidente ohiak. Azkenean, zurrumurruak egi bihurtu direla zirudien arrean, azken orduan, Mugetako Poliziak Shevardnadze Alemanian dagoela ukatu du.
Shevardnadze erbestera alde egiteko bidaia prestatzen ari zen bitartean, Georgiako milaka herritarrekfesta handiak egin dituzte bart gauean 30 urtez boterean izan den presidenteak dimisoa aurkeztu duela ospatzeko. Hain zuzen ere, herritarren protestek behartu dute Shevardnandzeren dimisioa. Ospakizun horien ondotik, lasaitasuna itzuli da gaur goizean Georgiako kaleetara, Hain justu, Nino Burdzhanadze Legebiltzarreko lehendakari eta behin-behineko presidenteak lasaitasunerako deia egin du, eta botere aldaketa "odol tanta bat bera isuri gabe" egin dela azpimarratu du.
Azaroaren 2an egin zituzten hauteskundeak Georgian, eta emaitza ofizialen arabera, Eduard Shevardnadze hainbat urtez estatuburu izan denak lortu zuen berriro ere garaipena.
Oposizioak, ordea, iruzurra salatu zuen, eta harrezkero, ugariak izan dira protesta ekitaldiak Gerogian, batik bat, Tblis hiriburuan. Egoera larunbatean lehertu zen, Shevardnadzek Legebiltzarrean kargua hartu behar zuen egunean. Izan ere, Mikhail Saakashvili oposizioko buru abertzaleak gidatuta ehundaka herritar Legebiltzarrera sartu ziren Shevardnadzeren kargu-hartzea eragoztera. Atarian beste milaka herritar zeuden gauza bera eskatzen.
Orain arteko presidenteak bizkarzainen eta Poliziaren laguntzarekin irten behar izan zuen Legebiltzarretik, eta atzo dimisioa aurkeztu zuen. Nino Burdzhanadze parlamentuko presidenteak hartu zuen behin-behinekoz etatuburu kargua, harik eta 45 egunen buruan berriro hauteskundeak egiten diren arte.
Burdzhanadze behin-behineko presidenteak lasaitasunerako deia egin du, eta georgiarrei eskatu die pixkanaka itzul daitezela lanera eta eguneroko bizitza normalera. Halaber, botere aldaketa "osol tanta bakar bat isuri gabe" egin dela nabarmendu du. Dagoeneko, "krabelinen iraultza" deitzen diote Georgian gertatu den botere aldaketari.
Botere aldaketa Georgian
Eduard Shevardnadze ez dagoela Alemanian esan du Mugetako Poliziak
Herritarrek behartuta atzo dimisoa aurkeztu ondoren, erbestera alde egitekoa zen Eduard Shevardnadze Georgiako presidente ohia. Hasiera batean, Alemaniako Mugetako Poliziak Shevardnadze herrialde horretan dela esan dute, baina azken orduan berri hori gezurtatu egin dute Dpa agentziari egindako adierazpen batzuetan. Presidente ohiaren bozeramaileak Shevardnadzek Georgian jarraitzen duela esan dio agentzia berari. Hala ere, Alemaniako Gobernua Shevardnadze aterbetzeko prest dago, Mikhail Gorbatxov Sobiet Batasuneko presidentearen Atzerri ministro izan zen garaian "Alemaniaren batasunaren alde" egindako lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu