Egiptok «ahal bezain laster» kenduko du larrialdi egoera

AEBek estu hartu dute, egoera aldatzeko; larrialdietarako legeak gogortu egin nahi ditu Kairoko gobernuak

Erredakzioa
2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egiptok «ahal bezain laster» kenduko du larrialdi egoera. Horixe adierazi du Osama Heikal Komunikazio ministroak. Joan den ostiralean jarri zuten larrialdi egoera, Israelen Kairoko enbaxadari eraso egin ostean. «Segurtasuna eta ordena publikoa bermatzeko» hartu zuten neurri hori, Heikalen hitzetan. Igandean, berriz, Egiptok jakinarazi zuen larrialdi egoeretarako legeak gogortu egingo dituela. Mansur el Essaui Barne ministroaren esanetan, «segurtasunarentzako arriskutsua» den edonoren aurka armak erabili ahal izango dituzte estatuaren indarreklege horiei esker.

AEB Ameriketako Estatu Batuek larrialdi egoera «berehala» kentzeko eskatu diote Kairori. «Hauteskunde libre eta bidezkoak egiteko hitza eman zuen trantsizioko gobernuak, eta, horretarako, ezinbestekoa da legeak errespetatzea eta giza eskubideak ez urratzea».

Gaddafiren mezua

Muammar Gaddafik, berriz, NATOren erasoak gelditzeko eskatu dio NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari. «Surt bakarturik dago NATOren erasoengatik, eta nazioarteak zerbait egin beharra dauka», adierazi du telebista bidez hedaturiko mezu batean. Atzo, erregimenaren hamazazpi jomugari eraso zien aliantzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.