Egiptoko Sinai penintsulako gasbideak eztanda egin zuen atzo, eta gas hornidurarik gabe utzi zuen Israel. Izan ere, herrialde horrek kontsumitzen duen gasaren %40 inguru bertatik jasotzen du. Hiru hilabetetan bigarren aldia da gas-hodiak eztanda egiten duela.
Gertakaria istripua edo atentatua izan den ikertzen ari dira. The New York Times egunkariak, dena den, beduinoen edo palestinarren erasoa izan dela dio.
Israelek, bestalde, Egiptorekiko dependentzia energetikoa gutxitu nahi duela azaldu du. Danny Ayalone Atzerri ministroak dio Israelek bere beharrak asetzeko gai beharko lukeela, eskualdeko ezegonkortasunagatik.
Egiptoko gasbide baten leherketak gasik gabe utzi du Israel
Atentatua izan ote den ikertzen ari dira; Israelek energia dependentzia gutxitu nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu