Mundua

Egipton duela hamar egun bahitu zituzten 19 lagunak askatu dituzte

Atzerritar turistak dira 11 eta beste zortziak egiptoarrak. Egiptok dio ez dutela dirurik ordaindu haiek askatzeko, baizik eta operazio militarra egin dutela.

2008ko irailaren 29a
15:52
Entzun
Irailaren 19an Egipton bahitu zituzten hemeretzi lagunak bahitu dituztela jakinarazi du hango Mena berri agentziak, iturri ofizialak aipatuta. Bidaia batean ari ziren parte hartzen, eta Sudandik gertu bahitu zituzten. Hasieran Sudanera eraman zituzten eta gero Libiara.

Bahitzaileek dirua eskatu zuten hasieratik, baina Egiptok dio ez dutela dirurik ordaindu haiek askatzeko, baizik eta operazio militarra egin dutela.

Hemeretzi haietatik 11 atzerritar turistak dira -bost italiarrak, beste bost alemaniarrak eta bat errumaniarra- eta beste zortziak egiptoarrak -bidaia agentziakoak gehienak-.



Bahituak izan direnak osasun aldetik onik daudela do berri agentziak, eta Cairora heldu dira arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.