Eguratsa lau gradu beroago, eta itsasoa metro bat gorago

2012ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
XXI. mendea bukatzerako, eta orain arteko energia ereduan oinarritutako politikei eutsiz gero, planetako batez besteko eguratsak lau gradu gora egin dezake, Klimaren Eragina Ikertzeko Potsdam Institutuak —Munduko Bankuaren enkarguz— plazaratu berri duen ikerketa baten arabera. NBE Nazio Batuen Erakundeak dioenez, Lurreko tenperaturabi gradutik gora igotzeak gutxieneko segurtasun mugak gaindituko lituzke. Potsdam Institutuaren arabera, lau graduko tenperatura igoerak metro erdi eta metro bat bitartean igoko du itsasoaren maila mende bukaerarako, lehorteak eta ekaitzak areagotuko ditu eta elikagai krisi larriak eragin ditzake nekazari guneetan egindako kalteengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.