EGUTEGIA

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur. Ingalaterrako eta Galesko Auzitegi Nagusiak ebazpena emango du parlamentua ixteko erabakiari buruz, eta Ipar Irlandako Auzitegi Nagusiak beste helegite bat aztertuko du. Lorden Ganberak, berriz, brexit gogorra eragozteko legearen tramitazioa bukatuko du.

Irailaren 9a. Elizabeth II.a erregina onespena ematekoa da brexit gogorra eragozteko legeari. Boris Johnson lehen ministroak berriro eskatuko dio parlamentuari hauteskundeak aurreratzeko.

Irailaren 10a. Parlamentuak jarduna etengo du urriaren 14ra arte.

Irailaren 29a. Alderdi Kontserbadoreak urteroko konferentzia hasiko du Manchesterren (Ingalaterra), urriaren 2ra arte.

Urriaren 15a. Johnsonek hauteskundeak egiteko nahi duen data.

Urriaren 17a. Europar Kontseiluak bi eguneko bilkura hasiko du.

Urriaren 19a. Gobernuak gehienez egun honetarako egin behar du akordio bat Europako Batasunarekin. Bestela, brexit-aren data atzeratzeko eskatu beharko du.

Urriaren 31. Erresuma Batua EBtik ateratzeko eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.