Soslaia. Prayuth Chan-ocha
Ekialdeko tigre zuhur bat
Thailandian monarkia konstituzionala ezarri zenetik, duela laurogeitaka urte, armadaren onespenarekin izendatu eta kendu dituzte herrialdeko agintari gehienak. Eta ez dirudi Prayuth Chan-ocha jeneralak (1954) bide hori utziko duenik. Ekialdeko Tigreen taldekoa da —Anupong Paochinda aurreko armadaburuaren eta Prawit Wongsuwan Defentsa ministro ohiaren gisan—, Infanteriako 21. Erregimentuan hazia, Erreginaren Guardian. 2010etik da armadako Komandante burua, eta 2009an, Estatu Goreneko buru zela, elastiko gorrien aurka indarra erabiltzea sutsuki defenditu zuen. Orain, ulerberagoa izan da elastiko horiekin, eta ez du egoitza ofizialak okupatu dituzten herritarren kontra egin. Berez, ordea, Taksim Shinawatra lehen ministro ohiaren aurkari gisa ikusia da, armadaren lerro gogorrekoa, baina zuhurra. Taksimen kontra 2006an emandako estatu kolpearekin baliogabetu zuten armadaren esku hartzea mugatu nahi zuen 1997ko konstituzioa.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu