Ekialdeko Timorren historia

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

KOLONIALISMO AROA

1600. Portugalek Timor uhartea inbaditu zuen.

1749. Herbehereen eta Portugalen arteko gerrak uhartea erdibitu zuen. Portugalek ekialdea mantendu zuen kontrolpean, eta Herbehereek mendebaldea eskuratu zuten.

1949. Indonesiak Herbehereengandik independentzia lortu ondoren, Timorko mendebaldea eskuratu zuen.

INDONESIAREN INBASIOA

1975. Krabelinen Iraultzaren ondoren, Portugalek alde egin zuen ekialdetik. Azaroan, Fretilinek independentzia aldarrikatu zuen, baina abenduan Indonesiak uharte osoa hartu zuen.

1999. Indonesian Suhartoren diktadura amaituta, independentziarako erreferenduma egin zen. %78 alde agertu zen. Ehunka lagun hil zituzten batasunaren aldeko miliziek.

INDEPENDENTZIA

2002. Ekialdeko Timor ofizialki independente bilakatu zen.

2006. Nazioarteko tropak bueltatu ziren, gerra zibila lehertzeko arriskuagatik.

2008. Jose Ramos Horta presidentea zauritu zuten eraso batean.

2012. Hauteskundeak bakean eginez gero, herrialdea utziko zuela iragarri zuen NBEren misioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.