MUNDUA

Ekuadorko sumendi bat laba isurtzen ari da

Ekuadorko Tungurahua sumendiak zortzi kilometro baino altuera handiagoko laba zutabea jaurti du. Sumendia harri kozkor eta errauts asko isurtzen ari dela jakinarazi du sumendiaren eboluzioa behatzeaz arduratzen den Institutu Geofisikoak. Gutxienez lagun bat hil da eta beste hainbat zauritu ospitalera eraman behar izan dituzte.

2006ko abuztuaren 17a
18:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Sumendiaren erupzioa gero eta indartsuagoa dela esan du Institutu Geofisikoak eta ondorioz milaka familia ebakuatu dituzte inguruko herrietatik. Atzo goizeko bederatziak aldera (14:00ak Euskal Herrian) hasi zen laba isurtzen sumendia, eta geroztik gasa, laba, errauts lainoak eta material goria ari da kanporatzen. Gauerdian maila goreneko erupzioa izan dela esan du Institutuko zuzendariak. Sumendiak horrela jarraituko duela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.