Ekuadorrek zigortu egin du 'El Universal' egunkaria
QUITO. Ekuadorko Auzitegi Gorenak El Universal egunkariaren kontrako epaia berretsi du, Rafael Correa herrialdeko presidentearen kontrako irainak argitaratzeagatik. Hiru urteko espetxe zigorra eta 30 milioi euroko isuna ezarri diete egunkariko zuzendaritzako hiru kideri eta editorial idazle ohiari. Carlos Perez egunkariko zuzendaria Panamak Quiton duen enbaxadan dago asiloa hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu