Eliza katolikoak ehunka sexu-abusu kasu ezkutatu zituela salatu dute AEBetan
WASHINGTON. AEBetako Pennsylvania estatuko Auzitegi Gorenak, herenegun, txosten bat argitaratu zuen Eliza katolikoko apaizek estatu horretan eginiko sexu abusuen inguruan. Egiaztatutzat jo du300 apaiz inguruk orotariko sexu abusuak egin zizkietela gutxienez mila neska-mutil adingaberi, eta esan du Eliza katolikoak dena ezkutatu zuela. 2000. urtea baino lehenagokoak dira kasu gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu