«Elizaren hobebeharrez» utzi du kargua aita santuak
VATIKANOA. Benedikto XVI.a Eliza katolikoaren aita santuak aurreneko agerraldia egin zuen atzo, kargua uztea erabaki duela jakinarazi zuenetik. Paulo VI.a aretoan bildutako 10.000 lagunei eskerrak eman zizkien, eta esan zuen erabakia «erabat aske eta elizaren hobebeharrez» hartu duela. Otsailaren 28an utziko dio Benedikto XVI.ak aita santu izateari, eta haren ordezkoa aukeratzeko konklabea martxoaren 15a eta 20a bitartean hasiko da. Hautagaien dantza hasi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu