Egiptoko presidentetzarako bozak

Emaitza ez-ofizialen arabera, botoen %96,92 jaso ditu Al-Sisik

Gazte mugimenduek "irregulartasunak" salatu dituzte Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetan.

Boto zenbaketa, Kairon. KHALED ELFIKI / EFE
2014ko maiatzaren 29a
08:24
Entzun

Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetan Abdel Fatah al-Sisi jeneral ohiak botoen %96,92 eskuratu dituela argitaratu du Al Ahram egunkariak: 23.851.364 boto, hain zuzen. Presidentetzarako Al-Sisirekin lehiatu den bakarra Hamdeen Sabahi ezkerreko hautagaia izan da, eta hark 756.619 boto jaso ditu, egunkariaren arabera. Parte hartzea %45 izan da.

Al-Sisiri mesede egiteko "Irregulartasunak" eta "faltsutzeak" izaten ari direla salatu dute, ordea, hainbat gazte mugimenduk. Hauteskunde Batzordeak botoa emateko egun bat luzatzea ere Al-Sisiren ahultasunaren adierazle dela adierazi dute.

Salatu dutenaren arabera, Hosni Mubarak presidente ohiari lotutako enpresari handi batzuek euren langileak behartu dituzte Al-Sisiren aldeko botoa ematera, "kaleratuak izateko mehatxupean". Mezkitak hauteskunde kanpainarako erabiltzea ere leporatu diote jeneral ohiari, eta gogoratu gauza bera egitea leporatu zietela Anaia Musulmanei duela bi urte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.