Brasil

Emaitza kaskarrak izan ditu Lularen PT alderdiak udal hauteskundeetan

Oso hiri esanguratsuak galdu ditu; hala nola, Sao Paulo, Porto Alegre eta Salvador. Aldiz Jose Serra oposizioko burua indartuta atera da.

2008ko urriaren 27a
12:25
Entzun
Hogeita hamar hiriko alkatetzak erabakitzeko hauteskundeak egin zituzten atzo Brasilen, eta Luiz Ignacio Lula da Silva presidentearen PT alderdiarentzat emaitzak kaskarrak izan dira. Izan ere, jokoan ziren hiri garrantzitsuenetako batzuk galdu ditu; hala nola, Sao Paulo, Porto Alegre eta Salvador. Porto Alegre PTren eremu indartsuenetako bat izana da, eta ipar-ekialdeko Salvador estrategikoa da Brasilen.

Baina porrotik handiena Sao Paulokoa izan da, Lularen hurbileko adiskide Marta Suplicy baitzen PTren hautagaia, eta presidenteak inplikazio handia izan baitu hiri horretako kanpainan. Gainera, aurreko alkateak, DEM alderdiko Gilberto Kassabek, erraz irabazi dubotoen %61,1ekin.

2010eko lehendakaritzarako hauteskundeetara begira Suplicy zen PTko hautagai izateko faboritoetako bat -Lulak ezin du berriro aurkeztu-, baina Sao Pauloko porrotaren ostean zaila izango du.

Aldiz, udal hauteskunde hauek indartu egin dute Jose Serra PSDB oposizioko alderdi nagusiko burua, eta 2010eko presidentziarako hauteskundeetan faborito gisa jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.