ERREAKZIOAK

2014ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
«Espainiako Estatuak eta Auzitegi Konstituzionalak ez digu sekula huts egiten; A-9 berria ere bertan behera utzi dute. Beste behin, independentziara bidean urrats berri bat egiten lagundu digute»

Carme Forcadell ANCko presidentea

«Generalitatea da agintzen duena, eta bere gain hartu behar du erantzukizun politikoa. Ez dezala atzera egin eskatzen diogu, euts diezaiola estatuaren pultsu politikoari. Bere burua zenbateraino arriskatzen duen ikusi nahi dugu»

Quim Arrufat CUPeko diputatua

«Prozesu parte hartzailea Auzitegi Konstituzionalera eramatea okerra iruditzen zaigu, baina, orain, legezkotasuna errespetatu beharra dago. Legea betetzetik haragoko agertokirik ez dugu ikusten»

Maurici Lucena PSCko diputatua

«Uste osoa dut Masek Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena beteko duela. Guztiok behartzen gaitu legeak»

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea

«Kataluniako gatazkari legearekin egin dio aurre A-9 arte gobernuak; hortik aurrera hitza gailenduko ahal da!»

Antonio Hernando PSOEren diputatua

«Konstituzioaren erreformarako proposamen guztiak entzuteko prest nago. Baina, orain, ez dut uste bi alderdik babestutako Konstituzio bat denik Espainiari egin dakiokeen zerbitzurik onena»

Mariano Rajoy Espainiako presidentea

«Generalitatearen eta Kataluniako alderdien planteamenduen aurrean, Espainiako Gobernuaren erantzuna berbera da beti. Herri katalanaren eskakizunei Estatu Kontseiluak, Auzitegi Konstituzionalak nahiz gobernu zentralak zer alternatiba eskaintzen dizkien jakin nahi nuke»

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

«Gobernuaren aginduak itsumustuan betetzen ditu Auzitegi Konstituzionalak. Inoiz ez da neutrala izango»

Rafa Larreina Amaiurreko diputatua

«Espainiako Estatuaren itzalaldi demokratikoaren aurrean, argi propioa behar dugu: Katalunian hasi duten prozesu konstituziogilea, eta Euskal Herrian ahalik eta lasterren hasi behar genukeena»

Hasier Arraiz Sortuko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.