KATALUNIA

Erreferenduma eginez gero autonomia etetearekin mehatxatu du Sanchez Camachok

"[Espainiako Konstituzioko] 155. artikulua ezarri behar bada, ezarriko da batzuek marra gorri hori gainditzen badute", esan du PPko Kataluniako presidenteak.

2014ko urtarrilaren 28a
15:00
Entzun

Antena3 telebista katean egin ditu adierazpenok Alicia Sanchez Camacho PPko Kataluniako presidenteak. Ohartarazi du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak "irmo" jokatuko duela estatu gisa osatzeaz Kataluniako Gobernua egitekoa den galdeketaren inguruan.

Aleix Vidal Quadras PPko zuzendaritzako kide ohiak atzo eginiko adierazpenen ondotik mintzatu da Sanchez Camacho. Vidal Quadrasek atzo jakinarazi zuen PP utzi duela, eta Rajoyri egotzi zion Kataluniaren auzian "ahul" jokatu izana.

"Erreferenduma ez da egingo. 155. artikulua ezarri behar bada, ezarriko da, batzuek marra gorri hori gainditzen badute. Baina Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatzen du Espainiaren haustura ez dela gauzatuko", esan du Sanchez Camachok.

155. artikulua

Honela dio Espainiako Konstituzioko 155. artikuluak:

"1.- Autonomia erkidego batek Konstituzioan edo gainerako legeetan aginduriko zereginak beteko ez balitu, edo Espainiaren interes orokorrari kalte larriak egiteko eran jokatuko balu, Gobernuak, autonomia erkidegoaren presidenteari eskaera egin ondoren, eta horrek bete ezean, Senatuaren erabateko gehiengoaren onespenaz, behar diren neurriak har litzake erkidegoa behartzeko esandako betebeharrak nahitaez betetzen edo babesteko aipaturiko interes orokorra.

2.- Aurreko atalean aurreikusitako neurriak betearazteko, Gobernuak jarraibideak eman liezazkieke autonomia erkidegoetako agintari guztiei."

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.