komunikabideak

Erresuma Batuko Parlamentuak ebatzi du Murdoch ez dela multinazional bat zuzentzeko gai

News Corporation taldeko buruak entzuketen aurrean "ezikusiarena" egin zuela uste du Parlamentuko Hedabideen Batzordeak.

2012ko maiatzaren 1a
19:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Erresuma Batuko Parlamentuko Hedabideen Batzordeak gaur adierazi du Rupert Murdoch hedabideetako magnatea ez dela multinazional bat zuzentzeko gai, eta News of The World astekariaren entzuketen inguruan egindako kudeaketa zalantzan jarri du.

Parlamentariek gaur azaldu dute entzuketak gezurtatu zituenean "borondatezko itsutasuna" agertu zuela Murdochek. Horrekin batera, gaitzetsi dute News Corporation —Murdochen enpresa taldea— entzuketak estaltzen saiatu zela. 

"Batzorde honen frogen aurrean, ondorioztatzen dugu Murdochek ez bazuen entzuketen inguruan informatuta egoteko neurririk hartu, ezikusiarena egin zuela", adierazi dute.

Batzordeak iazko uztailean hasi zuen ikerketa, News of the World egunkariaren itxieraren ondotik. Parlamentariek entzuketen biktimak elkarrizketatu dituzte, baita hainbat kazetari, polizia eta abokatu ere.

Rupert Murdoch eta haren seme James Parlamentuan izan ziren iaz, argibideak emateko. Entzuketen gaineko erantzukizuna ukatu zuten biek

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.