Errusiak debekua kendu dio saio nuklearrak egiteari

2023ko urriaren 19a
00:00
Entzun
MOSKU. Errusiako behe ganberak atzo aho batez onartu zuen Proba Nuklearrak Erabat Debekatzeko Hitzarmenaren berrespena baliogabetzea. Moskuk nabarmendu du, bide batez, proba nuklearrak egingo dituela soilik AEBek aurretik halakorik egiten badute.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak eskatu zuen, hilaren 5ean, bertan behera uzteko hitzarmenaren berrespena, argudiatuta AEBek 1996an sinatu zutela akordioa baina ez zutela, ordea, berretsi, Errusiak lau urte geroago egin moduan.Nazio Batuen ErakundearenBatzar Nagusiak hitzarmen hori onartu zuen duela 27 urte, eta 185 herrialdek sinatu zuten. Hori bai, Errusiak salbu, arma nuklearrak dituzten beste herrialde batzuek —AEB, Txina, Iran, Israel, India, Pakistan eta Ipar Korea— inoiz ez dute berretsi.

Aintzat hartu behar da, gainera, Errusiak behin-behinean eten zuela, aurreko otsailean,arma nuklearrak kontrolatzeko AEBekin zuen ituna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.