Mundua

Errusiak dio ustez Anna Politovskaia hil zuena atxilotu duela Txetxenian

Atxilotutakoaren anaiak eta beste bi auzipetu orain dela bi urte absolbitu zituzten, eta atxilotuak bere errugabetasuna frogatu ahal izango duela esan du haren abokatuak.

2011ko maiatzaren 31
17:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Errusiako Instrukzio Batzordeak esan du ustez Anna Politovskaia hil zuena atxilotu duela, Txetxenian. Rustam Majmudov du izena, eta txetxeniarra da. Albiste agentzien arabera, gurasoen etxean atxilotu dute.

Orain atxilotutakoaren bi anaia lehenagotik epaitu zituzten beste bi auzipeturekin batera, baina absolbitu egin zituzten, urtarrilean, frogarik ez zegoelako. Errusiako Auzitegi Gorenak, ordea, epaiketa errepikatzeko agindu zuen.

Rustamen aurkako bilatzeko agindua emana zegoen haren anaiak atxilotu zituztenetik. Orain Politovskaiari tiro berak egin ziolakoan atxilotu dute. "Bere errugabetasuna frogatu ahal izango dugula uste dugu: bideoekin eta DNA analisiarekin", esan du haren abokatuak.

Txetxenian izaten ari ziren tortura kasuak ikertzen ari zela hil zuten Politovskaia kazetaria, 2006ko urrian. Giza eskubideen aldeko ekintzailea zen. Novaya Gazeta egunkariak Politovskaiaren artikulua hilketa gertatu eta bost egunera argitaratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.