Errusiak «mehatxu kutsua» hartzen dio NBEren Siriako bakerako proposamenari

Irango Gobernua Siriako oposizioarekin bildu da, eta prest dago negoziaketetan bitarketari aritzeko

Nekane Zinkunegi Barandiaran.
2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren mandatari berezi Kofi Annan Errusian daSiriako bakerako plana indarberritzeko. Errusiako Gobernuak konponbiderako proposamen berri bat aurkeztu dio NBEko Segurtasun Kontseiluari Sirian dauden 300 behatzaileen misioa beste hiru hilabete luzatzeko. Atzo, Errusiako Atzerri ministro Serguei Lavrovekin bilduta izan zen Annan, eta behatzaileek Sirian jarraitzearen trukean zigorrak onartzea proposatu zion.

Lavrovek esan du Sirian gerran dauden alde guztiak «behartu» behar direla liskarrak uztera, eta hori nazioarteko behatzaileen misioaren kontrolpean egin behar dela. Hala ere, salatu du NBE Sirian operazio militar bat abian jartzeko asmoz dabilela, eta erabakiari «mehatxu» kutsua hartzen diola esan du. Lavrovek argi utzi du aliatuek Errusiak NBEri gatazka konpontzeko aurkeztutako proposamena oztopatuz gero, NBEren misioak Siriatik irten beharko duela. Bestalde, Lavrov ziur agertu da Siriako oposizioak, eta, Mendebaldeko herrialdeek hala nahi duten arren, Al-Assadek ez duela bere borondatez dimitituko. Haren esanetan, «Siriako herritarren gehiengo handi baten» babesa duelako. Atzo Lavrovekin batzartu ostean, gaur Vladimir Putin presidentearekin bilduko da Annan Siriako bakerako plana indarberritzeko. Annanek Errusiari eskatuko dio Al-Assadi NBEren eta Arabiar Ligaren planeko sei puntuak onartzeko estu har dezala.

Bestalde, Irango Atzerri ministro Ali Akbar Salehik adierazi du Irango Gobernua Siriako oposizioarekin harremanetan jarri dela, eta prest dagoela oposizioaren eta gobernuaren artean bake negoziaketan bitartekari aritzeko. Horrez gain, Salehik ziurtatu du Siriako gatazka «hango herritarrek» konpondu behar dutela, eta esan du «kanpoko potentzien esku hartzerik gabe» konpontzea espero duela. Hala ere, ez du zehaztu Irango Gobernua Siriako oposizioko zein zatirekin jarri den harremanetan, ezta Al-Assadekin kontaktuan jartzeko aurreikuspenik baduten ere.

Marokoko gobernuak, berriz, Siriak herrialdean duen enbaxadorea persona non grata izendatu du, eta Marokotik joateko eskatu dio. Horrez gain, nazioarteko komunitateari lehenbailehen «esku hartze eraginkorra eta irmoa» egiteko eskatu dio Sirian trantsizio politikoari bide egiteko. Siriako Gobernuak, gauza bera eginez, Marokok Sirian duen enbaxadore Hasan Benmusati persona non grata izendatu du. Siriako Atzerri Ministerioko iturrien arabera, erabakia hartzeko diplomazia harremanak arautzen dituen Vienako Ituneko elkarrekikotasun printzipioan oinarritu dira.

Borroka gogorrak Damaskon

Igandetik Damasko hego-mendebaldeko Kafr Susa auzoan da Al-Assaden armada, eta Siriako Armada Askearekin borrokaldi gogorretan mugildurik dago. Koordinazio Lokaleko Batzordearen arabera, atzo goizaldetik bi aldeen arteko tirabirak egon dira. Oposizioko iturriek adierazi dute, Damasko kanpoaldeko Hameh eta Yobar eremuetan ere gogorrak izan direla gobernuko armadaren eta Siriako Armada Askearen arteko liskarrak. Gainera, Yalda herriko meskitara gobernuko armadako kideak auto blindatuekin joan zirela salatu dute.

Erasoen testuinguruan, AI Amnesty International erakundeak Sirian giza eskubideak errespetatzeko eskatu dio NBEren Segurtasun Kontseiluari. Gurutze Gorriko Naziorteko Batzordeak, Siriako gatazka «gerra zibila» bihurtu dela esan zuen atzo,eta, ondorioz, litekeena da Siriako herritarren hilketa gerra krimen modura epaitzea. AIk ere esan duegunotako gertaerak «gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak» direla, eta erakundeak eskatu dio Segurtasun Kontseiluari auzia Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku uzteko, Hagakoauzitegiak armen bahimendua agindezan, eta Al-Assaden zein presidentearen gertuko kolaboratzaileen ondasunak izoztu ditzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.