Esanak

2013ko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«PPk ez ditu eta ez ditu inoiz izan kontuak atzerrian, eta sekula ez du agindurik eman irekitzeko. Ez dugu zerikusirik Barcenasen kontuarekin, eta ez dut zalantzarik justizia administrazioak hori baieztatuko duela».

«Niri leporatzen zaidana faltsua da. Ez dut inoiz jaso edo banatu beltzean. Ez dakit zein diren asmoak; ez dakit nork manipulatzen dituen datuak, ezta nork filtratzen dituen dosifikatuta, eta ez dut espekulaziorik egingo gaiaz».

«Alderdi honetan ez dira kontabilitatean erregistratu ez diren diruak ordaintzen, ezta ilunak direnak ere. Ez da egia diru xehean jaso dugula dirua. Irregulartasunen edozein ondoriok ez dio egiari erantzuten».

«Alderdiak irregulartasunen bat detektatu izan duenean heldu egin izan dio, eta hori denon lasaitasunerako da. Inork pentsatzen badu asaldura teknikak erabiliz beldur gaitzakeela, oker dago».

«Alderdi honek bere burua defendatu egingo du. Ez dute egia ezagutaraz dadin eragotziko, ezta gure konpromisoa okertuko ere. Erasoon aurrean ez gara egonean geratuko, urduritasun eta desegonkortasun egoera sortu nahi dute une konplexu batean».

«Zantzu manipulatu baten itzalaren itzalak ezin du eragin edozein espainiarrek ustezko errugabetasuna gal dezan. Kontrakoa balitz, ezin biziko herri batean bizitzen amaituko genuke».

«Alderdi honek, zeinak une oso txarrak igaro behar izan dituen, ez du utziko bere zereginetik alden dezaten: espainiar asko ordezkatzea eta guztion interesak defendatzea».

MARIANO RAJOY Espainiako eta PPko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.