Liberia
Eskola batean babestuta zeuden zortzi zibil hil dira Monrovian, bonbardaketa batean
Duela astebete inguru Charles Taylor presidentearen tropen eta erreboltarien arteko borrokak suspertu zirenetik, bonbardaketak etengabekoak dira Liberiako hiriburuan, Monrovian. Hain zuzen ere, gaur goizean hainbat bonba erori dira zibilek babesgune gisa hartua zuten Newport eskolan, eta, gutxienez, zortzi lagun hil dira.
Erresuma Batuko BBC kateko Monroviako berriemaileak jakinarazi duenez, egoera kaotikoa da hiri hartan: borrokak etengabekoak dira, eta gero eta gehiago dira hildakoak. Halaber, zibilek ez dute ihes egiteko modurik aurkitzen, eta bizitzeko gutxieneko baliabideak topatzea zaila da. Hala, ur eskasia handia da, eta hilotzetako asko kaleetan daude usteltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu