Eskoziarren %49 independentziaren alde leudeke

2017ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
The Herald egunkariak eskatutako inkestaren arabera, eskoziarren %49 leudeke independentziaren alde. Sei hilabetean izandako portzentajerik handiena da; urtarrileko inkestaren arabera, %45,5 zeuden aukera horren alde.

Brexit-ari buruzko atzoko bozketan, SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko diputatuJoanna Cherryk ohartarazi zuen eskoziarren nahiak entzun ezean, independentziak «itxura oso ona» izango duela. Herenegun, Eskoziako Parlamentuak formalki egin zuen brexit-aren aurka; Edinburgok aurkeztu zuen mozioa, eta Alderdi Laboristaren babesa izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.